Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2018ko azaroaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5771

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 15ekoa, Kontsumobide-Euskal Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez Euskadiko Kontsumitzaileen elkarteen erroldan inskribatzen baita «Klausulak, Asociación para la defensa de los derechos de los usuarios de servicios financieros y de mercado de Euskadi» elkartea.

2018Ko irailaren 14an, «Klausulak, Asociación para la defensa de los derechos de los usuarios de servicios financieros y de mercado de Euskadi» elkarteak eskaera bat aurkeztu zuen Euskadiko Kontsumitzaileen elkarteen erroldan alta emateko.

Erroldan inskribatzeko baldintzak eta inskribatze horren ondorioak uztailaren 30eko 249/1985 Dekretuan ezarrita daude (dekretu horren bidez, Bezeroen Estatutuei buruzko Legeari jarraikiz Kontsumitzaileen Elkarteen Zentsua sortzearen gaineko 1981eko abuztuaren 17ko Dekretua aldatzen da).

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ostean, eskatzaileari eskatzen zaio zuzendu ditzan Euskadiko Kontsumitzaileen elkarteen erroldan inskribatzeko bete behar diren baldintzak egiaztatzeko zuzendu behar diren dokumentazio-akatsak.

Epe barruan zuzendu da jakinarazitako dokumentazio-akatsa, eta kontuan harturik eskaerak bete egiten dituela lehenago aipatutako arauetan ezarritako baldintzak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Kontsumitzaileen elkarteen erroldan inskribatzea «Klausulak, Asociación para la defensa de los derechos de los usuarios de servicios financieros y de mercado de Euskadi» elkartea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 15a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.


Azterketa dokumentala