Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2018ko azaroaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5768

AGINDUA, 2018ko azaroaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Jesuitak Indautxu» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzeko baimena emateko dena.

Bilboko (Bizkaia) «Jesuitak Indautxu» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxearen erakunde titularraren izena aldatzeko baimena eskatzen duen.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, eta indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Jesuitak Indautxu» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzen da: egun erakunde titularraren izena «Compañía de Jesús» da eta aurrerantzean «Colegio Nuestra Señora de Begoña Provincia de España Compañía de Jesús» izango da. Ikastetxeak 48002274 kode-zenbakia du eta Bilboko udalerriko (Bizkaia) Areilza Doktore kaleko 32. zenbakian dago.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala