Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2018ko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5716

152/2018 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita honako erabaki hau argitaratzea: erabaki honen bidez, baimena ematen zaie Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeei, azaroaren 1etik aurrerako ondorioekin, pertsonal-gastuetarako daukaten zuzkiduraren % 1eko ekarpena egiteko Itzarri-BGAEra, 2018ko ekitaldirako.

Gobernu Kontseiluak, 2018ko azaroaren 13an eginiko bilkuran, erabaki hau onartu du: erabaki honen bidez, baimena ematen zaie Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeei, azaroaren 1etik aurrerako ondorioekin, pertsonal-gastuetarako daukaten zuzkiduraren % 1eko ekarpena egiteko Itzarri-BGAEra, 2018ko ekitaldirako. Erabaki horri dagokion publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki honen testua: erabaki honen bidez, baimena ematen zaie Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeei, azaroaren 1etik aurrerako ondorioekin, pertsonal-gastuetarako daukaten zuzkiduraren % 1eko ekarpena egiteko Itzarri-BGAEra, 2018ko ekitaldirako. Erabaki horren testua honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 13a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN AZAROAREN 13KO 152/2018 EBAZPENARENA
ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUARENA, 2018KO AZAROAREN 13KOA, ZEINAREN BIDEZ BAIMENA EMATEN BAITZAIE EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SEKTORE PUBLIKOKO ERAKUNDEEI, AZAROAREN 1ETIK AURRERAKO ONDORIOEKIN, PERTSONAL-GASTUETARAKO DAUKATEN ZUZKIDURAREN % 1EKO EKARPENA EGITEKO ITZARRI-BGAERA, 2018KO EKITALDIRAKO

Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2011Legeak honela ezartzen du 19.16 artikuluan: «Aurreko paragrafoetan jasotako lansari-gehikuntza orokorraz gainera, 2018ko ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek beren esparruko langileentzako enpleguko pentsio-planetarako ekarpenak edo erretiro-kontingentzia estaltzeko aseguru-kontratu kolektiboak egin ahal izango dituzte, gehienez ere, ekitaldi osoko pertsonal-gastuetarako daukaten zuzkiduraren % 0,5eko mugarekin. Ehuneko hori ekitaldian zehar handitzea erabaki ahal izango du Gobernu Kontseiluak, % 1eraino gehienez ere, Ogasun eta Ekonomia Sailak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak proposatuta».

Gobernu Kontseiluaren 2018ko urtarrilaren 23ko Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaien Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeei pertsonal-gastuetarako daukaten zuzkiduraren % 0,5eko ekarpena egiteko Itzarri-BGAEra, 2018ko ekitaldirako.

Erabaki honek baimena ematen du, 2018ko azaroaren 1etik aurrera, Itzarri-BGAEaren bazkide babesleei dagozkien ekarpenak gehitzeko, gehienez ere % 1eraino, hala ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen 19.16 artikuluan.

Azaldutakoaren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez eta gaia eztabaidatu ostean, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

«Lehenengoa.– Baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeei, 2018ko azaroaren 1etik aurrerako ondorioekin, pertsonal-gastuetarako daukaten zuzkiduraren % 1eko ekarpena egiteko Itzarri Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundera 2018ko ekitaldirako, honetarako erabil dezan: enpleguko pentsio-planetarako edo erretiro-kontingentzia estaltzeko aseguru-kontratu kolektiboetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urterako aurrekontu orokorrak onartzen dituen legearen aplikazio-eremuan sartzen diren langileentzat.

Bigarrena.– Ekarpenak bazkide osoei egotziko zaizkie, Itzarriren estatutuetan eta prestazioen erregelamenduan jasotako irizpideen arabera.

Hirugarrena.– Erabaki hau gauzatzeko beharrezkoak diren eragiketak egiteko agintzea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eta Ogasun eta Ekonomia Sailean eskudunak diren organoei.

Laugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea».


Azterketa dokumentala