Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2018ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5678

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Astigarragako ADIFen Madril-Irun linea konbentzionalari lotetsitako nasen, bidaiarien eraikinaren eta sarbideen eraikuntza-proiekturako laguntza-zerbitzuari buruzko lizitazioaren esleipena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzua.

b) Xedearen deskribapena: Astigarragako ADIFen Madril-Irun linea konbentzionalari lotetsitako nasen, bidaiarien eraikinaren eta bertarako sarbideen eraikuntza-proiekturako laguntza-zerbitzua.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2018ko martxoaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 48. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta laurogeita hamar mila laurogeita bi euro eta hirurogeita bost zentimo (190.082,65), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2018ko maiatzaren 24a.

b) Esleipenduna: UTE Fulcrum, Planificación, Análisis y Proyectos, S.A.U. / Anta Ingeniería Civil, S.L.P.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita hiru mila bostehun (123.500,00) euro, BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hamabi hilabete (12).

Bilbao, 2018ko azaroaren 13a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala