Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2018ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5677

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita ETSeko zenbait geltokitan eta lan-zentrotan kanpoko desfibriladore automatikoen mantentze-lana eta tele-laguntza emateko zerbitzua lizitatzeko egindako esleipena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzua.

b) Xedearen deskribapena: ETSeko zenbait geltokitan eta lan-zentrotan desfibriladore automatikoen mantentze-lana eta tele-laguntza zerbitzua ematea.

c) Zer buletinetan edo aldizkari ofizialetan argitaratu zen lizitazio-iragarkia eta zer egunetan: 2018ko martxoaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 48. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurogeita hamabi mila eta bederatziehun (72.900,00) euro, BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2018ko maiatzaren 10a.

b) Esleipenduna: (1. lotea) Almas Industries BSAFE, S.L. eta (2. lotea) Cardiosafe, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: (1. lotea) hogeita hamabi mila eta laurehun (32.400,00) euro, BEZik gabe eta (2. lotea) hogeita hamabost mila bederatziehun eta hogei (25.920,00) euro, BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hogeita hamasei hilabete (36).

Bilbao, 2018ko azaroaren 13a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala