Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2018ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

MADRILGO LAN ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5676

EDIKTUA, oro har kaleratzeei/kargu-uzteei buruz bideratutako 820/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

JUDIZIORAKO ETA GALDEKETARAKO ZITAZIO-ZEDULA

Epatzeko agintzen duen organoa: Madrilgo Lan arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Erabakiaren gaia: 820/2018 zenbakiko judizioa, Oscar David Bravo Moralesek sustatua kontratuaren suntsiarazpenari buruz.

Nori egiten zaion zitazioa: Erictel Communication Solutions SL, judizio horretako alderdi demandatu gisa.

Zitazioaren xedea: judizioko eta adiskidetzeko ekitaldietan parte hartzea eta, behar izanez gero, Oscar David Bravo Moralesek eskatutako galdeketari erantzutea. Galderak auziko gertakariei eta inguruabarrei buruzkoak eta auzitegiak bidezkotzat jotakoak izango dira.

Non eta zein egunetan azaldu behar den: epaitegi honetako egoitza (Princesa kalea 3, 2. solairua, 28008, 1.2 judizio-aretoa, 2. solairua), 2019-03-05ean, goizeko 09:50ean.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Demandatua arrazoirik eman gabe agertzen ez bada ere, judizioak aurrera egingo du, hura auzi-iheslari deklaratu beharrik gabe (Lan Prozedurako Legearen 83.3 artikulua).

Hurrengo jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan egingo dira, autoak, epaiak edo epatzeak izan ezik (LPLren 59. artikulua).

2.– Judizioan erabili nahi dituen frogabide guztiekin agertu beharko du (LPLren 82.2 artikulua).

3.– Judizioan abokatuak lagunduta eta kolegiatutako prokuradore edo lan-harremanetako graduatuak ordezkatuta agertu nahi badu, epaitegi honetan idatziz adierazi beharko du, ediktu hau argitaratu eta hurrengo bi egunetan (LPLren 21.2 artikulua.).

4.– Agertzen ez bada eta ez agertzeko arrazoi nahikorik ematen ez badu, kalte egin diezaioketen prozesuko egitateak egiazkotzat jo ditzake auzitegiak (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 304. artikulua, LPLren 91. artikuluarekin lotua), eta 180 eurotik 600 eurora bitarteko isuna ezarri, entzunaldia egin ondoren (PZLren 304. eta 292.4 artikuluak).

5.– Ediktu hau argitaratuz, leku ezezagunean dagoen alderdi demandatuari legeak agindu bezala zitazioa egiten zaio.

Judizioa egin arte, zitatua Epaitegiko idazkaritzara joan daiteke autoak ikustera.

Madril, 2018ko urriaren 29a.

Justizia Administrazioaren letradua,

CARMEN RODRÍGUEZ VOZMEDIANO.


Azterketa dokumentala