Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2018ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5673

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 332/2016 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Gisela Cifrian Gilek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,

FEDE EMATEN DUT:

332/2016 judizioan, epaia eman da, 2017-12-18an.

Mustafa Belcasam non dagoen jakiterik izan ez denez, ediktu honen bidez, epai horren epaitza jakinarazten zaio.

Jakinarazten zaio ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal duela, eta, horretarako, idatzi bat aurkeztu beharko du bulego judizial honetan, hiru eguneko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Era berean, epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, bai zuzenean, bost eguneko epean, bai subsidiarioki, erreformakoarekin batera, azken hori ezesten bada ere.

Epaitegi honetako bulegora joanda ezagutu dezakete ebazpen honen edukia osoa.

Eta hala jaso dadin eta Mustafa Belcasami jakinarazpena egiteko balio dezan ematen du hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko azaroaren bostean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala