Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2018ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5670

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 782/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 782/2017 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatiba.

Alderdi demandatua: Andrea Fabiola Cortes Mejias.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

XEDAPENAK

Baietsi egiten da Zigor Capelastegui Cristobal prokuradoreak Euskadiko Kutxaren izenean eta hura ordezkatuz Andrea Fabiola Cortes Mejiasen aurka jarri duen demanda, eta alderdi demandatua kondenatzen da honako hauek ordaintzera: 13.356,21 euro gehi legezko interesa demanda jarri zenetik (2017ko urriaren 6tik).

Alderdi demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Andrea Fabiola Cortesi epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko urriaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala