Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2018ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5668

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 670/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 670/2018 apelazio-errekurtsoa (PZL 2000).

Errekurtsogilea: Adingabearen Arabako Kontseilua eta Victor Manuel Merchan Gilete.

Prokuradorea: Maria Concepcion Mendoza Abajo eta Luis Perez Avila Pinedo.

Abokatua: Raimundo Arribas Gomez eta Ana Cruz Eguren Gutierrez.

Fiskaltza 1299/16.

Auzi-iheslaria: Ainhoa Medina Escalera.

Errekurtso horren gainean, 549/2018 epaia eman da, 2018ko urriaren 18an. Hau dio epaitzak:

«Batetik, Víctor Manuel Merchán Giletek, Pérez Ávila prokuradoreak ordezkatuta, eta, bestetik, Adingabearen Arabako Kontseiluak, Mendoza prokuradoreak ordezkatuta, apelazio-errekurtsoak aurkeztu zituzten 848/2016 prozeduran hiri honetako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiak emandako 2018ko otsailaren 21eko Epaiaren aurka –zeinetatik baitator erroilu hau–. Horrenbestez, partez ezeztatzen dugu epai hori, eta:

– Aitari bakarrik esleitzen zaio guraso-ahalaren erabilera, eta bertan behera geratzen da amaren guraso-ahalaren erabilera.

– Aitari ematea alaba adingabearen zaintza eta babesa.

– Amaren alde, ez da inongo bisita-araubiderik ezartzen.

– Familiako etxebizitzaren erabilera eta gozamena aitari eta alaba adingabeari esleitzen zaizkie.

Gainerakoan berretsi egiten dugu, eta ez dugu berariazko erabakirik hartzen gora jotzeko errekurtso honen kostuen inguruan.

BJLOren 8. apartatuaren 15. xedapen gehigarriaren arabera, itzul bekio errekurritzeko eratutako gordailua osorik apelatzaileari (auzi-jartzailea).

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLn aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb-ren 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0008-0000-00-0670-18. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtso-egileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du, kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoak aurkeztean (BJLO, 15. X.G.).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Ainhoa Medina Escalera demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala