Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2018ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5662

AGINDUA, 2018ko azaroaren 7koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez destinoak esleitzen baitzaizkie martxoaren 28ko JUS/350/2017 Aginduaren bidez iragarritako hautaprobak gainditu dituzten Auzitegiko Medikuen Kidegoko funtzionarioei.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduaren 28. eta 29. artikuluetan xedatutakoarekin bat (abenduaren 7ko 1451/2005 Dekretuaren bidez onartua), Lan eta Justizia Sailak erabaki du eranskinean ageri den organoan destinoa esleitzea Auzitegiko Medikuen Kidegokoa denari, zeina karrerako funtzionario izendatu baitzen 2018ko azaroaren 7ko Aginduaren bidez. Horretarako, hau hartu da aintzat:

Lehenengoa.– Auzitegiko Medikuen Kidegoko funtzionarioek, zeinei agindu honen bidez esleitzen baitzaie destinoa, hogei egun balioduneko epean hartu beharko dute haien destinoa jabetzan destinoko organo arduradunaren aurrean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean batera argitaratu ezean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera, aipatutako xedapenaren 29. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Bigarrena.– Titularra lanpostuaz jabetzen den egunean utziko dute plaza onartutako izangaiei esleitutako plazetan dauden bitarteko funtzionarioek.

Hirugarrena.– Administrazio Publikoaren zerbitzupeko langileen bateraezintasunei buruzko legeria betez (53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzurako langileen bateraezintasunei buruzkoa), Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileei aplikatzekoa den Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Legearen 531. artikuluarekin bat, jabetzan hartzeko aktan adierazi beharko dute haien hautua karrerako funtzionario diren parte-hartzaileek.

Laugarrena.– Agindu honen bidez destinoa esleitzen zaien Auzitegiko Medikuen Kidegoko funtzionarioek, kalifikazio-hurrenkera dela-eta destinoa derrigorrean esleitzen bazaie ere, ezin izango dute lekualdatze-lehiaketetan parte hartu agindu honen datatik hasita bi urte igaro arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.

Bosgarrena.– Hutsik jarraituko dute Auzitegiko Medikuen Kidegoan sartu berriak diren izangaiei esleitu gabeko plazek.

Seigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoaren arabera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legearen 9. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 7a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala