Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2018ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5661

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 6koa, Finantza Politikako zuzendariarena, zeinaren bidez epe berriak ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek bete beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak aurkezteko eta BGAEen gordailuzainen zaintza- eta ikusketa-funtzioa betetzeari buruzko txostenak aurkezteko.

Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legeak, 61.3 artikuluan, erakunde horien ekonomia- eta finantza-araubidea ezartzen du, eta, besteak beste, estatistika- eta kontabilitate-informazioa onartzeko betebeharra.

Hori garatzeko, lege horren Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren 79.6 artikuluak ezartzen du borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek ikusketa-funtzioari dagokionez eman behar duten dokumentazioaren egitura, edukia, ereduak eta epeak, estatistika- eta kontabilitate-informazioari buruzkoa barne dela, Eusko Jaurlaritzan borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen gaineko eskumena duen sailaren ebazpen bidez onartuko direla.

Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek eman beharreko informazioa eta hura aurkezteko epeak Ekonomia eta Ogasun Sailaren Finantzetako zuzendariaren 2011ko martxoaren 24ko Ebazpenak arautzen ditu. Ebazpen horren bidez, EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak eguneratu eta onesten dira. Ebazpen hori, bestalde, Ekonomia eta Ogasun Sailaren Finantzetako zuzendariaren 2012ko martxoaren 9ko Ebazpenak aldatu zuen. Ebazpen horren bidez, EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak aurkezteko epe berriak ezartzen dira.

Dena den, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamenduko II. tituluaren X. kapituluan jasotako Gobernu Onaren Politika eta Gordailutze Politikaren gaineko erregulazioa aplikatzeko arauak ezartzen dituen Finantza Politikako Zuzendaritzaren 2017ko abenduaren 29ko 1/2017 Instrukzioak eta 203/2015 Dekretuak informazio-betebehar gehiago ezarri dituzte gizarte-aurreikuspeneko erakundeentzat, eta, hori dela eta, beharrezkoa da estatistika- eta kontabilitate-informazioa aurkezteko eta BGAEen gordailuzainen txostenak aurkezteko epeak aldatzea.

Beraz, BGAEei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legeak, lege horren Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuak, eta lege eta dekretu bi horiek Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen ekainaren 13ko 168/2017 Dekretuari dagokionaren aldetik esleitutako eskumenetan oinarrituta, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak betetzeko, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– Finantzetako zuzendariaren 2011ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bigarren apartatuaren lehenengo bi paragrafoak aldatzea. Ebazpen horren bidez, EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak eguneratu eta onesten dira. Aldaketaren ondorioz, honela idatzita geratzen dira:

«Bigarrena.– Definitutako ekarpen-sistemaren aurreikuspen-planak osatzen dituzten BGAEen hiruhilekoko estatistika- eta kontabilitate-informazioa.

Definitutako ekarpen-sistemaren aurreikuspen-planak osatzen dituzten BGAEen hiruhilekoko estatistika- eta kontabilitate-informazioa ebazpen honetako I. eranskinean azaltzen diren estatistika- eta kontabilitate-informazioaren eredu hauetan azaldutakoa da:»

2.– Finantzetako zuzendariaren 2011ko martxoaren 24ko Ebazpenaren hirugarren apartatuaren lehenengo bi paragrafoak aldatzea. Ebazpen horren bidez, EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak eguneratu eta onesten dira. Aldaketaren ondorioz, honela idatzita geratzen dira:

«Hirugarrena.– Definitutako prestazio-sistemaren aurreikuspen-planak osatzen dituzten BGAEen hiruhilekoko estatistika- eta kontabilitate-informazioa.

Definitutako prestazio-sistemaren aurreikuspen-planak osatzen dituzten BGAEen hiruhilekoko estatistika- eta kontabilitate-informazioa ebazpen honetako I. eranskinean azaltzen diren estatistika- eta kontabilitate-informazioaren eredu hauetan azaldutakoa da:»

3.– Finantzetako zuzendariaren 2011ko martxoaren 24ko Ebazpenaren laugarren apartatuaren lehenengo bi paragrafoak aldatzea. Ebazpen horren bidez, EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak eguneratu eta onesten dira. Aldaketaren ondorioz, honela idatzita geratzen dira:

«Laugarrena.– Aurreikuspen-planek estalitakoak ez diren bestelako gertakizunen eta gizarte-prestazioak ematen dituzten BGAEen hiruhilekoko estatistika- eta kontabilitate-informazioa.

Aurreikuspen-planek estalitakoak ez diren bestelako gertakizunen eta gizarte-prestazioak ematen dituzten BGAEen hiruhilekoko estatistika- eta kontabilitate-informazioa ebazpen honetako I. eranskinean azaltzen diren estatistika- eta kontabilitate-informazioaren eredu hauetan azaldutakoa da:»

4.– EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak eguneratu eta onesten dituen Finantzetako zuzendariaren 2011ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bosgarren apartatua aldatzea, Ekonomia eta Ogasun Sailaren Finantzetako zuzendariaren 2012ko martxoaren 9ko Ebazpenak ezarritako idazketaren arabera. Ebazpen horren bidez, EAEko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren ereduak aurkezteko epe berriak ezartzen dira. Aldaketaren ondorioz, honela idatzita geratzen da apartatu hori:

«Bosgarrena.– Aurkezteko epea.

Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek aurkeztu beharreko hiruhilekoko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioa honako epe hauetan bidali beharko da:

– Ekitaldiko lehenengo hiruhilekoari dagokion estatistika– eta kontabilitate-dokumentazioa, ekitaldiko lehenengo hiru hilabeteetako datuak biltzen dituena, apirilaren 15etik maiatzaren 31ra bitartean (biak barne) bidali beharko da.

– Bigarren hiruhilekoari dagokion estatistika– eta kontabilitate-dokumentazioa, ekitaldiko lehenengo seihilekoko datuak biltzen dituena, uztailaren 15etik irailaren 15era bitartean (biak barne).

– Hirugarren hiruhilekoari dagokion estatistika– eta kontabilitate-dokumentazioa, ekitaldiko lehenengo bederatzi hilabeteetako datuak biltzen dituena, urriaren 15etik azaroaren 30era bitartean (biak barne).

– Laugarren hiruhilekoari dagokion estatistika– eta kontabilitate-dokumentazioa, ekitaldia amaitu ondorengo datuak biltzen dituena, urtarrilaren 15etik otsailaren 28ra bitartean (biak barne).»

5.– Finantza Politikako Zuzendaritzaren 2017ko abenduaren 29ko 1/2017 Instrukzioaren 12. arauaren lehenengo apartatua aldatzea, zeinaren bidez ezartzen baitira borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamenduaren (urriaren 27ko 203/2015 Dekretuak onartua) II. tituluaren X. kapituluan jasotako Gobernu Onaren Politika eta Gordailutze Politikaren gaineko erregulazioa aplikatzeko arauak. Aldaketaren ondorioz, honela idatzita geratzen da apartatu hori.

«12. araua. Sei hilean behin gordailuzainen zaintza- eta ikusketa-funtzioa betetzeari eta detektatutako akatsak jakinarazteari buruzko txostena bidaltzea.

1.– BGAEen gordailuzainek seihileko natural bakoitzeko txosten bat egingo dute gordailuzain diren BGAE bakoitzarentzat, eta Finantza Politikako Zuzendaritzari bidaliko diote. Lehen seihilekoaren txostena urriaren 31 baino lehen bidali behar da, eta bigarren seihilekoarena, berriz, hurrengo ekitaldiko apirilaren 30a baino lehen.»

6.– Ondorioak eta publizitatea.

Ebazpen honek ezarritako epe berriak 2018ko ekitaldiko laugarren hiruhileko estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioari dagokionez hasiko dira aplikatzen. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Ogasun eta Ekonomia Sailaren web-orrian argitaratuko dira eta erakunde interesdunei eta Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspenen Federazioari jakinaraziko zaizkie.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 6a.

Finantza Politikako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.


Azterketa dokumentala