221. zk., 2018ko azaroaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5651
EDIKTUA, guraso-ahala kentzeari buruzko 206/2012 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Jakinarazten dut: epaitegi honetan familia arloko 206/2012 prozedura arrunta izapidetzen ari da, Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5. zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalak bideratua, Romina Araccelly Cordova Silvak eskatua, Gino Arrospide Caceresen aurka bideratutakoa, eta 2018-02-02an epaia eman da. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.
Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Gino Arrospide Caceresi jakinarazpen formala egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen da ezen ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela auzi-ihesean den demandatuak.
Getxo (Bizkaia), 2018ko urriaren 26a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.