Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2018ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5644

AGINDUA, 2018ko azaroaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoan) dagoen «Sustaker» Bigarren Hezkuntzako ikastetxearen baimena aldatzeko dena.

«Sustaker» ikastetxearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez instalazioak lekuz aldatzen dituela eta, baimena eskatzen duen heziketa-ziklo bat eskaintzeko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, eta 2014ko otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua ikusita –zeinaren bidez arautzen diren hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifikoak eta onartzen diren hamalau oinarrizko lanbide titulu– eta 2016ko uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua –zeinaren bidez ezartzen den Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma, Euskal Autonomia Erkidegoan emateko, eta XIV. eranskinean Ile apainketa eta Estetika oinarrizko lanbide-heziketaren titulua garatzen den– eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2018-2019 ikasturterako:

Kode zenbakia: 20015111.

Izen generikoa: Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Sustaker».

Titularra: Fundación Sarea.

Helbidea: San Antonio 11.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «Ile-apainketa eta estetika» Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa emateko.

Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako ikasketetarako:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala:

○ Ile-apainketa eta estetika Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala