Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2018ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5641

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariarena, honako hau zuzentzen duena: «Ebazpena, 2018ko urriaren 31koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2018-2020ko diru-laguntzen deialdia argitaratzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Era horretako akatsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2018ko urriaren 31ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2018-2020ko diru-laguntzen deialdia. Zehazki, 2018ko azaroaren 12ko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu zen, 217. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:

– 2018/5541 (35/4) orrialdean, 2.1 artikuluan, hau esaten duen lekuan:

«Profesionaltasun-ziurtagiriei buruzko egiaztatzea deialdi hau argitaratu aurretik eginda beharko da.

Oinarrizko zeharkako gaitasunen espezialitateetako izen-ematea prestakuntza-ekintzak hasi aurretik egin beharko da.»

Hau esan behar du:

«Prestakuntza-ibilbide bakoitzaren barnean dauden profesionaltasun-ziurtagirietako bat gutxienez deialdi hau argitaratu aurretik egiaztatuta egon beharko da.

Prestakuntza-ibilbide bakoitzaren barnean dauden gainerako profesionaltasun-ziurtagirien eta oinarrizko zeharkako gaitasunen espezialitateeen egiaztapena edota izen-ematea lehenengo prestakuntza-ekintza hasi aurretik egin beharko da.»

– 2018/5541 (35/5) orrialdean, dagoen taularen ordez honako hau jarri behar da:

(Ikus .PDF)

– 2018/5541 (35/6) orrialdean, 3.4 artikuluaren azken paragrafoan, hau esaten duen lekuan:

«Prestakuntza gaitzailera (1., 2., 3. eta 4. motakoak), guztira eta gutxienez, 500 ordu bideratuko dira A blokean, eta 650 ordu B blokean; kopurua aldatuko da ibilbide programagarrien artean, I. eranskinean zehaztutakoaren arabera.»

Hau esan behar du:

«Prestakuntza gaitzailera (1., 2., 3. eta 4. motakoak), guztira eta gutxienez, 440 ordu bideratuko dira A blokean, eta 590 ordu B blokean; kopurua aldatuko da ibilbide programagarrien artean, I. eranskinean zehaztutakoaren arabera.»

– 2018/5541 (35/6) orrialdean, 3 artikuluaren bosgarren atalean, hau esaten duen lekuan:

«Oinarrizko zeharkako gaitasunei lotutako prestakuntzaren iraupena (4. puntuan adierazitakoen 5. mota) zehaztuta dago, halaber, prestakuntza-ibilbide bakoitzari dagokionez, I. eranskinean; gehienez 400 ordu iraungo du A blokean, eta 300 ordu B blokean. Prestakuntza-ordu horiek funtsezko gaitasunak, gaitasun soziolaboralak eta gaitasun digitalak emateko izango dira, FCO (Prestakuntza osagarria), SSC (Gizarte- eta kultura-zerbitzuak) eta IFC (Informatika eta komunikazioak) lanbide-arloen barruan; enplegurako prestakuntzaren lanbide-arlo guztien zeharkako gaitasunak dira horiek. Oinarrizko prestakuntza hau bideratuta dago parte hartzen dutenak 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak eskura ditzaten gaitzera eta/edo haien enplegagarritasuna handitzera. II. eranskinean funtsezko gaitasunen (Gaztelania, Matematika, Ingelesa eta Euskara), gaitasun soziolaboralen eta gaitasun digitalen espezialitateen katalogo bat jasota dago. Prestakuntza-erakundeek, parte-hartzaile talde bakoitzaren kualifikazio-maila eta prestakuntza-beharrak zein diren kontuan hartuta, espezialitate horiek aukeratuko dituzte prestakuntza-ibilbide programagarri bakoitzerako finantzatu beharreko gehieneko ordu kopurura iritsi arte».

Hau esan behar du:

«Oinarrizko zeharkako gaitasunei lotutako prestakuntzaren iraupena (4. puntuan adierazitakoen 5. mota) zehaztuta dago, halaber, prestakuntza-ibilbide bakoitzari dagokionez, I. eranskinean; gehienez 460 ordu iraungo du A blokean, eta 360 ordu B blokean. Prestakuntza-ordu horiek funtsezko gaitasunak, gaitasun soziolaboralak eta gaitasun digitalak emateko izango dira, FCO (Prestakuntza osagarria), SSC (Gizarte- eta kultura-zerbitzuak) eta IFC (Informatika eta komunikazioak) lanbide-arloen barruan; enplegurako prestakuntzaren lanbide-arlo guztien zeharkako gaitasunak dira horiek. Oinarrizko prestakuntza hau bideratuta dago parte hartzen dutenak 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak eskura ditzaten gaitzera eta/edo haien enplegagarritasuna handitzera. II. eranskinean funtsezko gaitasunen (Gaztelania, Matematika, Ingelesa eta Euskara), gaitasun soziolaboralen eta gaitasun digitalen espezialitateen katalogo bat jasota dago. Prestakuntza-erakundeek, parte-hartzaile talde bakoitzaren kualifikazio-maila eta prestakuntza-beharrak zein diren kontuan hartuta, espezialitate horiek aukeratuko dituzte prestakuntza-ibilbide programagarri bakoitzerako finantzatu beharreko gehieneko ordu kopurura iritsi arte».

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 14a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala