Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2018ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5640

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 7koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 5eko Aginduak deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (Berrikertu 2017-2018 programa).

Diru-laguntza publikoak ematean publikotasun-printzipioa bete behar denez, ikertzaileak kontratatzeko (Berrikertu 2017-2018 Programa) Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 5eko Aginduak 13.5 artikuluan ezartzen du ezen eskatzaile bakoitzari jakinarazi behar zaiola laguntzen ebazpena, eta, horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela esleipendunen eta emandako laguntzen zerrenda.

Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2018ko uztailaren 10eko eta urriaren 3ko Ebazpenak jakinarazita (ikertzaileak kontratatzeko diru-laguntza ematekoak), honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburuaren 2017ko abenduaren 5eko Aginduak deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (Berrikertu 2017-2018 Programa). Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak, bere eskumenak erabiliz, 2018ko uztailaren 10eko eta urriaren 3ko Ebazpenen bidez eman ditu laguntzak. Ebazpen honekin batera doan eranskinean ageri da zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 7a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala