Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2018ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5637

157/2018 DEKRETUA, azaroaren 13koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen Dekretua.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori zenbait aldiz aldatu da.

Administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

2018ko ekainaren 15ean, honako dekretu hauek argitaratu ziren EHAAn:

– 86/2018 Dekretua, ekainaren 12koa, Transferentzien Bitariko Batzordearen 2018ko ekainaren 4ko Akordioa onartzen duena. Akordio horren bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Lurralde Historikoak adostu dute Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden Estatuaren titulartasuneko artxiboak kudeatzeko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzea.

– 87/2018 Dekretua, ekainaren 12koa, Transferentzien Bitariko Batzordearen 2018ko ekainaren 4ko Akordioa onartzen duena. Akordio horren bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Lurralde Historikoak adostu dute Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden Estatuaren titulartasuneko artxiboak kudeatzeko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzea.

– 88/2018 Dekretua, ekainaren 12koa, Transferentzien Bitariko Batzordearen 2018ko ekainaren 4ko Akordioa onartzen duena. Akordio horren bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Lurralde Historikoak adostu dute Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden Estatuaren titulartasuneko artxiboak kudeatzeko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzea.

Beraz, lurralde historikoen esku egongo dira aurrerantzean akordio horietan zehaztu diren eginkizunak eta zerbitzuak, bertan agertzen diren bezala, bai eta akordioaren testuan nahiz atxikitako zerrendetan agertzen diren ondasunak, eskubideak eta betebeharrak ere. Gainera, eskualdatu egin ziren artxibo historiko probintzialetako giza baliabideak, akordioetako eranskinetan zehaztuta daudenak.

Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko lanpostu-zerrendan amortizatu egiten dira eskualdatutako langileek betetzen dituzten lanpostuak, akordioetako eranskinetan aipatuta daudenak.

Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko azaroaren 13an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen I. eranskinean agertzen dira, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.

Bigarren artikulua.– Langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen II. eranskinean agertzen dira, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Dekretu honek 2018ko ekainaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko azaroaren 13an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala