Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2018ko azaroaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5628

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 131/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 131/2017 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Limite 24 SL.

Alderdi demandatua: Gianluca Attianese.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan ebazpena eman da, eta hau diote idazpuruak eta epaitzak:

111/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 15a.

Nik, M.ª Teresa Trinidad Santosek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko eta Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaileak, ikusi ditut 131/2017 hitzezko judizioaren autoak, kontratu-erantzukizunaren ondoriozko diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Hona hemen alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Limite 24 SL, bere izenean eta defentsan, eta, bestetik, demandatu gisa, Gianluca Attianese, auzi-ihesean. Horiek horrela, epai hau ematen dut.

EPAITZA

Ezesten dut Limite 24 SL enpresak Gianluca Attianeseren aurka aurkeztutako demanda.

Demandatzailea kostuak ordaintzera kondenatzen da.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu (PZL, 455 artikulua).

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 497.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki du epaileak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala