Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2018ko azaroaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5626

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 733/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 733/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Carlos Gainzarain Armentia.

Abokatua: Fernando Armentia Pinedo.

Prokuradorea: Covadonga Palacios Garcia.

Demandatua: Rufina Santi Fernandez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 462/2018 epaia eman zen 2018-10-22an, eta hauek dira haren xedapenak:

462/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hamazortziko urriaren hogeita bia.

Nik, Belén González Martínek, barruti honetako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 733/2018 hitzezko judizioaren prozedurako autoak. Carlos Gainzarain Armentiak (Palacios García prokuradoreak ordezkatua) eskatuta bideratu da prozedura hori, Rufina Santi Fernándezen aurka (auzi-ihesean eta ordezkaririk gabe prozesu honetan). Bada, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman da, oinarri hauen arabera:

Rufina Santi Fernandez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala