
220. zk., 2018ko azaroaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5625
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 257/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 257/2018 behin betiko neurriak aldatzekoa.
Demandatzailea: Angel Lapuente Montoro.
Abokatua: Leire Jimenez Vizcaino.
Prokuradorea: Azucena Rodriguez Rodriguez.
Demandatua: Dolores Palles Gallego.
Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-10-17an. Hona hemen epaitza:
450/2018 epaia, 2018ko urriaren 17koa, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 257/2018 prozeduran emana. Prozedura horretan, hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Angel Lapuente Montoro, Azucena Rodriguez Rodriguez prokuradorearekin; bestetik, demandatu gisa, Dolores Palles Gallego (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura. Bestalde, epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.
Dolores Palles Gallego demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS