Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2018ko azaroaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5624

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 673/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 673/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Teresa Zurbano Saenz.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Ikram Rahmouni.

Gaia:

Justizia Administrazioaren letradu Yolanda Mendia Rodriguez naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

2008ko irailaren 11n, aipatutako judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza eta xedapen-zatiak honakoak baitira:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 673/2018 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Teresa Zurbano Saenzek eskatua izan da, auzi-ihesean den Ikram Rahmouniren aurka.

EPAITZA

Baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioaren demanda, Teresa Zurbano Saenzek jarria auzi-ihesean den Ikram Rahmouniren aurka, eta, horrenbestez,

Ikram Rahmouni kondenatzen dut Teresa Zurbano Saenzi 110 euro ordaintzera, gehi 2018ko ekainaren 27tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesak, ezertan eragotzi gabe Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatutakoa.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot beren-beregi.

Ikram Rahmouni demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala