Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2018ko azaroaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5623

EDIKTUA, 414/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Gabriel Marzo de Frutosek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honen fede ematen dut:

2018-10-22an, epaia eman du Antonio Luis Latorre Mercadek 414/2017 hitzezko judizioan.

Francisco Javier Lopez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ez dago apelazio-errekurtsorik jartzerik.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko urriaren 22an.

Getxo (Bizkaia), 2018ko urriaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala