Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2018ko azaroaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5621

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 228/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko ZULUP.

Judizioa: 228/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (adostasunik gabe).

Demandatzailea: Frania Maria Sanchez Vasquez.

Abokatua: Maria Beatriz Perez Lorenzo.

Prokuradorea: Amalia Rosa Saenz Martin.

Demandatua: Yuris Ivan Herrera Murillo.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko neurriak.

Aipatutako judizioan epaia eman zen 2018-10-29an.

Yuris Ivan Herrera Murillo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua –PZLb–).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baita.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Durango (Bizkaia), 2018ko urriaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala