Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2018ko azaroaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5615

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 763/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 763/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Jenniffer Jimenez Lopez.

Abokatua: Juan Jose Madariaga Lauzirica.

Prokuradorea: Carmen Miral Oronoz.

Demandatua: Marlon Andres Saenz Bejarano.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2018-10-23an, eta honako hauek dira xedapenak:

601/2018 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hemezortziko urriaren hogeita hirua.

Alderdi demandatzailea: Jenniffer Jimenez Lopez.

Abokatua: D. Juan Jose Madariaga Lauzirica.

Prokuradorea: Carmen Miral Oronoz.

Alderdi demandatua: Marlon Andres Saenz Bejarano.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: seme-alaba adingabeentzako zaintza jagoletza, guraso-ahala eta elikagaiak.

EPAITZA

Partez baiesten dut Marlon-Andrés Sáenz Bejaranoren aurka Jenniffer Jiménez Lópezek aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, alderdiek XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeekin izango dituzten harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Indarrik gabe uzten da Marlon-Andrés Sáenz Bejaranok XXXXX eta XXXXX bien seme-alaben gainean zuen guraso-ahala; izan ere, amak bakarrik baliatuko du ahal hori, aurrerantzean. Zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio, eta ez da ezartzen komunikazio- edo egonaldi-erregimenik jagoletzarik ez duen gurasoaren alde.

B) Mantenu-pentsio bat ezartzen da, hileko 150 eurokoa (75 euro seme-alaba bakoitzeko), seme-alaben aldekoa eta jagoletzarik ez duen gurasoaren kargura. Hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko du guraso horrek pentsioa, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratutako KPIren aldaketen arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

C) Adingabeko seme-alaben gastuak –ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala–, gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Dena dela, biek baimendu beharko dituzte premiazkoak ez diren ezohiko gastuak. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (komunikazio horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa, eta zenbat diru ordaindu behar den; eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira bertan). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ........... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Marlon Andrés Sáenz Bejarano demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko urriaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala