Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2018ko azaroaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5609

EBAZPENA, 2018ko urriaren 30ekoa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe geratu dela Donostiako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Probintzia Auzitegiko lehendakariaren idazkari-lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia.

Honako hauetan xedatutakoaren arabera: Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko erregelamenduaren 56. artikulutik 62. artikulura –erregelamendu hori abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren bidez onartu zen–, eta Justizia Administrazioko zuzendariaren 2018ko maiatzaren 23ko Ebazpena, zeinaren bidez iragartzen baita Donostiako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Probintzia Auzitegiko lehendakariaren idazkari-lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia. Honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deklaratzea bete gabe geratu dela lanpostu honen deialdia: «Probintzia Auzitegiko lehendakariaren idazkaria», 580059 lanpostua, 1 dotazioa, Donostiako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalean.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igaro badira, eta ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 30a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA ISABEL GABRIEL BELLIDO.


Azterketa dokumentala