
219. zk., 2018ko azaroaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5607
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarena, zeinaren bidez jakinarazten baita B motako joko-operadore batek fidantza itzultzeko eskatu duela.
Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak –uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren bidez onartua– 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatzeko aukera izan dezaten.
Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera, argitara ematen da Maria Soledad Perez Perezek fidantza itzultzeko egin duen eskaera. Fidantza hori 2011ko urtarrilaren 5ean F201100023 zenbakiarekin erregistratu zen, B motako joko-operadore moduan. Hori argitara ematen da, bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzutan ordain diezaietela eskatzeko aukera izan dezaten, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, – 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eskaerarekin batera aurkeztu behar dira kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 8a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.
RSS