Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2018ko azaroaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5601

IRAGARKIA, zeinen bidez Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazten duen estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

– Heriotzen estatistika (HERE) 2018ko 1. hiruhilekoa.

– Kapital sozialaren inkesta. 2017. urtea.

– Industri produkzioaren indizea (IPI) 2018ko abuztua.

– Lan istripuen eta gaixotasun profesionalen estatistika. 2017. urtea.

– Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika. Etxebizitza. 2016. urtea.

– Salgaiak errepidez garraiatzearen estatistika. 2018ko 2. hiruhilekoa.

– Pertsonen eta familien errentaren estatistika. 2016. urtea.

– Atmosferara igorritako kutsatzaileen inbentarioa. 2016.urtea.

– Biztanleria jardueraren arabera (BJA) 2018ko 3. hiruhilekoa.

– Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)) 2018ko abuztua.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2018ko iraila.

– Langileen estatistika EAEko sektore publikoan. 2018. urtea.

– Zerbitzuen estatistika. Jarduera profesionalak eta zerbitzu lagungarriak. 2016. urtea.

– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2018ko iraila.

– Euskararen aurrekontuak. 2016. urtea.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. Apartamentuak. 2018ko iraila.

– Berrikuntzako adierazleen panela (EIS) 2018. urtea.

– Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan (AHEK) 2018ko iraila.

– Hiruhileroko kontu ekonomikoak. Aurrerapena. 2018ko 3. hiruhilekoa.

– Eraikuntzako kostuen indizea (EEKI) 2018ko iraila.

– Zerbitzuen estatistika. Askotariko zerbitzuak. 2016. urtea.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 31.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala