Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2018ko azaroaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5600

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 334/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Merkataritzako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 334/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Dolores Velasco Alvarez eta Angel Martinez Ubis.

Abokatua: Angel Martinez Velasco eta Angel Martinez Velasco.

Prokuradorea: Jesus Lopez Gracia eta Jesus Lopez Gracia.

Demandatua: Fernando Jesus Rodriguez Saenz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-10-24an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Ezetsi egiten da Ángel Martínez Ubisek eta Dolores Velasco Álvarezek jarri duten demanda –Jesús López García prokuradoreak ordezkatuta–, auzi-ihesean den Fernando Jesús Rodríguez Sáenzen aurkakoa.

Kostuak demandatzaileei ezartzen zaizkie.

Fernando Jesus Rodriguez Saenz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala