Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2018ko azaroaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5599

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 288/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 288/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Agustin Oyorzabal Chasco.

Abokatua: Daniel Marin del Campo.

Prokuradorea: Francisco Jose del Bello Martin.

Demandatua: David Salido Saenz de Samaniego.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-10-24an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Xedatzen dut: osorik ezestea Francisco José Del Bello Martín prokuradoreak Agustín Oyarzábal Chascoren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta, horrenbestez, David Salido Sáenz de Samaniego absolbitzea bere aurka aurkeztutako uzietatik.

Agustín Oyarzábal Chasco kondenatzea prozedura honetatik eratorritako kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

David Salido Saenz de Samaniego demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala