
219. zk., 2018ko azaroaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5596
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 44/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: hitzezko judizioa 44/2018.
Demandatzailea: Limite 24 SL.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Angel Martinez Sanchez.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatutako judizioan epaia eman zen 2018-10-15ean. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:
Ezesten dut Limite 24 SLk Angel Martínez Sánchezen aurka aurkeztutako demanda. Auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot kostuak, halakorik badago.
Angel Martinez Sanchez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua –PZLb–).
Ebazpen horren aurka, ez dagoela jartzerik errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.
Bilbao (Bizkaia), 2018ko urriaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS