Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2018ko azaroaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5595

EBAZPENA, 2018ko urriaren 15ekoa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez araututako diru-laguntzak; agindu horren bidez iragartzen da Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzen deialdia, 2017-2018 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak gara ditzaten.

2018ko ekainaren 4an argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Agindua, zeinaren bidez iragartzen baita Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzen deialdia, 2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak gara ditzaten.

Agindu horren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta jarduera guztietan diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko prozedura bete ostean, zeina oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian ezarrita baitago, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak, órgano izapidegile gisa, eta espedientea eta aipatutako 12. artikuluaren arabera izendatutako Balorazio Batzordearen – kide anitzeko organoa – txostena ikusirik, Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion hautaketa-prozesuaren ostean onartu ziren eskabide guztien artetik, diru-laguntzak emateko eta ukatzeko behin betiko ebazpen-proposamena, 2018ko irailaren 10eko aktan jasota dagoen modura.

Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi eta gero, aipatutako aginduaren 13. artikuluan xedatzen den moduan, Lanbide Heziketako sailburuordeari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea, xede horretarako ezarritako bitarteko elektronikoak erabilita. Horretarako gehieneko epea sei hilabetekoa da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, honako hauek zehaztu behar dira: diru-laguntza emango zaien eskatzaileen zerrenda, diru-laguntzaren zenbatekoarekin batera, eta ezetsi egin diren eskabideak, ezesteko arrazoiak adierazita.

Adierazitakoagatik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Diru-laguntzak ematea I. eranskinean ageri diren onuradunei, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, 2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak garatzeko irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko. Zenbatekoak eranskinean zehazten dira.

2. artikulua.– Diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren onuradunei, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, 2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak garatzeko irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 15a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala