Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2018ko azaroaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5576

IRAGARKIA, Funtzio Publikoko zuzendariaren 2018ko irailaren 28ko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez ebazten baita 590/2018 zenbakiko prozedura arrunteko Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salara igortzea eta prozedura judizialean interesa duten pertsonak epatzea, Sala horretan ager daitezen.

ELA Sindikatuak idazpuruan aipatutako Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen (590/2018 zenbakiko prozedura arrunta), Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailarena den eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko den maitzaren 8ko 68/2018 Dekretuaren aurka. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak prozedura horri buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu ondoren, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatu egiten dira, prozeduran ager daitezen, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera, nahi izanez gero euren interesak defenditzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 28a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala