Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2018ko azaroaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5575

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita formalizatu dela EAEko lurralde-eremuan kutsatzeko arrisku potentzial handieneko jarduera ez IPPCen ingurumen-diagnostiko eta egiaztatze integratuetarako laguntza teknikoa emateko zerbitzu-kontratua. (Espedientea: 005SV/2018).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: 005SV/2018.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: EAEko lurralde-eremuan kutsatzeko arrisku potentzial handieneko jarduera ez IPPCen ingurumen-diagnostiko eta egiaztatze integratuetarako laguntza teknikoa ematea.

b) Loteak: bai, 2.

1. lotea: Araba eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetan dauden kutsatzeko arrisku potentzial handieneko jarduera ez IPPCen ingurumen-diagnostiko eta egiaztatzea.

2. lotea: Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden kutsatzeko arrisku potentzial handieneko jarduera ez IPPCen ingurumen-diagnostiko eta egiaztatzea.

c) Burutzapen tokia: enpresa esleipendunaren helbidean eta egiaztatzeko jarduerak dauden tokietan; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean entregatuko dira txostenak eta dokumentuak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta berrogei mila (140.000,00) euro, gehi hogeita bederatzi mila eta laurehun (29.400,00) euro BEZari dagozkionak; orotara, ehun eta hirurogeita bederatzi mila eta laurehun (169.400,00) euro, bi lotetan banatuta:

1. lotea: hirurogeita hamar mila (70.000,00) euro, gehi hamalau mila eta zazpiehun (14.700,00) euro BEZari dagozkionak; orotara, laurogeita lau mila eta zazpiehun (84.700,00) euro.

2. lotea: hirurogeita hamar mila (70.000,00) euro, gehi hamalau mila eta zazpiehun (14.700,00) euro BEZari dagozkionak; orotara, laurogeita lau mila eta zazpiehun (84.700,00) euro.

5.– Esleipena.

5.1.– 1. lotea:

a) Eguna: 2018ko irailaren 13a.

b) Esleipenduna: Inguru Ingeniería y Gestión Ambiental, SL.

c) Adjudikazioaren zenbatekoa: alekako prezioa: 441,65 euro (365 euro + 76,65 euro BEZari dagozkionak); gehienez laurogeita lau mila eta zazpiehun (84.700,00) euro.

5.2.– 2. lotea:

a) Eguna: 2018ko irailaren 13a.

b) Esleipenduna: Teknimap Energía y Medio Ambiente, SL.

c) Adjudikazioaren zenbatekoa: alekako prezioa: 481,10 euro (397,60 euro + 83,50 euro BEZa); gehienez laurogeita lau mila eta zazpiehun (84.700,00) euro, (70.000,00 euro + 14.700,00 euro BEZari dagozkionak).

6.– Formalizazioa.

6.1.– 1. lotea:

a) Eguna: 2018ko urriaren 15a.

b) Kontratista: Inguru Ingeniería y Gestión Ambiental, SL.

6.2.– 2. lotea:

a) Eguna: 2018ko urriaren 15a.

b) Kontratista: Teknimap Energía y Medio Ambiente, SL.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 26a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala