Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2018ko azaroaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5572

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 432/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, 432/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, A.S.S.G., SAk eskatuta, S.M. SA eta Daniela Ionescuren aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

Osorik baiesten da Leire Cañas prokuradoreak A.S.S.G., SA sozietatearen izenean eta ordez ezarritako demanda, M. SA eta Daniela Ionescuren aurkakoa. Horregatik, honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak: 719,83 euro, gehi ebazpen honen hirugarren zuzenbideko oinarriaren araberako legezko interesak, eta prozeduran sortutako kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Daniela Ionescu demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Daniela Ionescu demandatuari behar bezala jakinarazteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko urriaren hamazazpian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala