Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2018ko azaroaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5568

EBAZPENA, 2018ko irailaren 5ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez NBE-2017BA/0020 lankide boluntarioari beka emateko Unesco Etxea - Centro Unesco del País Vasco erakundeari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera onartzen baita. Laguntza hori Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2017. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan ezarritakoa da, erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2017ko irailaren 13ko Ebazpenaren bidez, Unesco Etxea - Centro Unesco del País Vasco erakundeari 18.540 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Tina Magazzini lankide boluntarioari beka emateko (NBE-2017BA/0020).

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2018ko ekainaren 4an bidalitako komunikazioan, bekari partzialki uko-egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoietan oinarrituta.

Eskaera aztertu ondoren, Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak erakunde onuradunak uko-egiteko aurkeztutako eskaeraren aldeko txostena egin zuen.

Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak –erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko laguntzak– 9. artikuluan, ezartzen du lankide boluntarioak bekari uko egiteak kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala ekarriko duela eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez direla ordainduko.

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka aldia hartuko da kontuan.

Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Tina Magazzini lankide boluntarioari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera onartzea, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2017. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.

Horren ondorioz, Unesco Etxea - Centro Unesco del País Vasco Erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 4.982,16 euro.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu ulertu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 5a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala