Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2018ko azaroaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5562

EBAZPENA, 2018ko urriaren 31koa, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta argitaratzen baita zeini emango zaizkion Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 21eko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzak. Agindu horren bidez, informazio geografikoa hobetzeko eta udal mapak egin eta zabaltzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzat.

2018ko uztailaren 12ko EHAAn (134. zk.) argitara eman zen Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 21eko Agindua, eta, han, informazio geografikoa hobetzeko eta udal mapak egin eta zabaltzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzat.

Eskabideak aurkezteko epea 2018ko irailaren 10ean amaitu zen, hala ezarrita baitzegoen aipatutako aginduaren 6.1 artikuluan. Epe horretan, 26 eskaera jaso dira guztira, eta, horietatik, eskatzaile batek atzera egin du. Hauek dira geratzen diren gainerako eskabideak:

1.– Arteako Udala.

2.– Astigarragako Udala.

3.– Berastegiko Udala.

4.– Erandioko Udala.

5.– Errenteriako Udala.

6.– Etxebarriko Udala.

7.– Ezkioko Udala (2 eskaera).

8.– Ibarrako Udala.

9.– Iruña Okako Udala.

10.– Itsasoko Udala.

11.– Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko Udala.

12.– Mutrikuko Udala.

13.– Oñatiko Udala.

14.– Pasaiako Udala.

15.– Plentziako Udala.

16.– Donostiako Udala.

17.– Segurako Udala.

18.– Soraluzeko Udala.

19.– Usurbilgo Udala.

20.– Valle de Trápaga-Trapagarango Udala.

21.– Zeanuriko Udala.

22.– Zestoako Udala.

23.– Zumaiako Udala.

24.– Zumarragako Udala.

Diru-laguntza hauek arautzen dituen 2018ko ekainaren 21eko Aginduaren 9.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kudeaketa-organo bat eratu zen, 2018ko urriaren 19 eta 29an, jasotako eskabideak aztertu eta egiaztatzeko; horren ostean, ebazpen-proposamena igorri zion sailburuordetza honi, eta, han, I. eranskinean, jasota dago zer diru-laguntza emango diren, udal onuradunak aipatuta, bakoitzaren biztanle-kopurua emanda (Eustat 2017), eta mapa paperean inprimatzea erabaki duten zehaztuta, proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoarekin batera. Halaber, proposamenaren II. eranskinean, jasota dago zer eskabide ukatu diren eta zergatik.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 21eko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (agindu horren bidez, informazio geografikoa hobetzeko eta udal mapak egin eta zabaltzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzat), eta aintzat hartuta horretarako eratutako kudeaketa-organoak helarazitako proposamena, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Diru-laguntzak ematea ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako udal onuradunei, informazio geografikoa hobetu, udal mapak egin, eta zabal ditzaten. Zerrendan, halaber, zehaztuta daude biztanleria-datuak (Eustat 2017), udalek paperezko inprimaketa aukeratu duten ala ez, eta zenbateko diru-laguntza jasoko duten.

Bigarrena.– II. eranskinean adierazitako eskabideak ukatzea, horretarako arrazoiak adierazita.

Hirugarrena.– Diruz lagunduko diren lanak hasteko eta, hala badagokio, kontratatzeko eta egiteko gehieneko epeak 2018ko ekainaren 21eko Aginduaren 11 artikuluan ezarritakoak dira.

Laugarrena.– Agindu horren 12. artikuluari jarraituz egingo da diru-laguntzaren ordainketa.

Bosgarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, eskatzaile guztiei jakinarazteko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 21eko Aginduaren 10. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta, era berean, diru-laguntzak emateko prozedura orok bete behar duen publikotasun-printzipioa betetzeko.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 31.

Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea,

MARIA ARANZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala