
214. zk., 2018ko azaroaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5477
AGINDUA, 2018ko urriaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, Urkabustaizko udalerriko «Urkabustaiz» Musika Eskola Publikoari (Araba) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Urkabustaizko udalerriko «Urkabustaiz» Musika Eskola Publikoak (Araba) «Biola» musika-espezialitatea irakasteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomi Elkartean «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2018-2019 ikasturtetik aurrera, «Biola» musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:
Kode-zenbakia: 01003082.
Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.
Izen espezifikoa: «Urkabustaiz»
Titularra: Urkabustaizko Udala.
Helbidea: Ugarte kalea, 3.
Udalerria: Urkabustaiz.
Lurralde historikoa: Araba.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
● Mailak: 2.a eta 3.a.
● Adarrak:
– Kantua: bakarlaria eta korala.
– Instrumentu sinfonikoak: flauta eta biola.
– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.
– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, alboka, trikitixa, txalaparta eta txirula.
– Zenbait joera: perkusioa, gitarra elektrikoa eta gitarra akustikoa.
2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 26a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS