Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2018ko azaroaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5470

AGINDUA, 2018ko urriaren 19koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoan txanda irekian sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien plazen zerrenda. Hautaproba horietarako deialdia azaroaren 24ko JUS/1164/2017 Aginduaren bidez egin zen.

Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri komunak ezartzen dituen irailaren 8ko JUS/875/2017 Aginduaren hamazazpigarren oinarrian (irailaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritakoarekin bat etorriz, eta Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoan sarrera irekiko sistema orokorraren bidez sartzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egiten duen azaroaren 24ko JUS/1164/2017 Aginduaren 8.1.a) oinarrian ezarritakoari jarraituz (azaroaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala), honako hau ebazten da:

Lehenengoa.– Argitara ematea Laguntza Judizialeko Kidegoan sarrera irekiko sistema orokorraren bidez sartzeko hautaketa-prozesua gainditu duten izangaiei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien bete gabeko lanpostuen zerrenda (I. eranskina). Prozesua azaroaren 24ko JUS/1164/2017 Aginduaren bidez deitu zen.

Bigarrena.– Esparru honetako izangaien destino-eskabideak toki hauetan aurkeztuko dira: Vitoria-Gasteizko, Donostiako edo Bilboko EATetan, edota Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailaren Erregistro Nagusian (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz); edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan (urriaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) aurrez ikusitako bideak erabiliz. Eskabideak hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, hautaprobak gainditu dituztenen behin betiko zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, lehen aipatutako hautaketa-prozesuaren deialdiaren 8.1.a) oinarrian ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.– Eskabideak egiteko, agindu honetako II. eranskinean agertzen den eredua erabili beharko da, jarraibide hauen arabera:

Eskabide-ereduan, eskainitako gehieneko lanpostu-kopurua zerrendatu ahal izango da, honako hauek adierazita: organoa, udalerria, probintzia eta funtzioa (kidegoa, I. eranskinean).

Modu horretan adierazitako lanpostuetako bakar bat ere egokitu ezean lanpostu-kopuru nahikoa ez eskatzeagatik, interesdunek eskabide-orrian adierazten duten probintziaren araberako lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio.

Probintzia bakoitzaren barruan, destinoak honako hurrenkera honi jarraituz esleituko dira:

1.– Auzitegi Gorena eta Organo Zentralak.

2.– Justizia Auzitegi Nagusiak.

3.– Probintzia Auzitegiak.

4.– Fiskaltzak.

5.– Bulego judizialeko lanpostuen zerrendak, bulego hori ezarrita dagoen probintziako hiriburukoak.

6.– Auzitegi Medikuntzako Institutuak.

7.– Dekanotzak eta zerbitzu erkideak.

8.– Instrukzioko epaitegiak.

9.– Zigor arloko epaitegiak.

10.– Espetxe-zaintzako epaitegiak.

11.– Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak.

12.– Lehen auzialdiko epaitegiak.

13.– Merkataritza-arloko epaitegiak.

14.– Administrazioarekiko auzien epaitegiak.

15.– Lan-arloko epaitegiak.

16.– Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak.

17.– Adingabeen epaitegiak.

18.– Bake-epaitegiak.

19.– Bulego judizialeko lanpostuen zerrendak, bulego hori ezarrita dagoen udalerrikoak.

Laugarrena.– Destinoak esleituko dira hautaketa-prozesu osoan lortutako hurrenkerari jarraituz, era honetan:

Bosgarrena.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiek ezingo dute eskabidea deuseztatu edo aldatu.

Seigarrena.– Izangairen batek eskaera zehatzik egin ez badu edo eskatutakoa egokitzen ez bazaio, hutsik geratu den lanpostuetako bat esleituko zaio, nahitaez onartu beharrekoa.

Zazpigarrena.– Destinoak nahitaez esleituko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hautaprobetan lortutako puntuazioaren arabera.

Zortzigarrena.– Esleitutako destinoek behin betiko izaera izango dute, lehiaketaz lortutakoen guztiz baliokidea izango dena, eta horretan ezin izango dute parte hartu bi urte igaro arte, behin betiko destinoa esleitzen duen ebazpenaren egunetik hasita. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.

Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegi Zentraletan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 19a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala