Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2018ko azaroaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5469

EBAZPENA, 2018ko urriaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, zeinaren bidez lehiakide bat Unibertsitateko irakasle titular izendatzen baita. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2018ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (2018-05-26ko BOE eta 2018-06-08ko EHAA).

Ikusi da 2018ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez (2018-05-26ko BOE eta 2018-06-08ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatzen diren dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak aurrerago zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Javier Santamaría Manrique jauna (NAN: 44677780G) Unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Jakintza arloa: «Ingurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren». Kodea: TUC8/1-D00145-36. Saila: Ingeniaritza Mekanikoa. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntza-eskakizuna: ez-elebiduna; Arduraldia: osoa.

Izendatu den lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2018ko urriaren 23a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala