
213. zk., 2018ko azaroaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5458
IRAGARKIA, zeinak Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bat jakinarazten baitu; ebazpen horren bidez, ertzain bati eginkizunak eteteko zigorra ezartzen zaio, falta astun bat egiteagatik.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioke Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
2.– Diziplinazko espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren Zigor Araubidearen Arloan eskuragarri du (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio).
3.– 2018ko urriaren 1etik etenda dago iraungitze-epea, Segurtasuneko sailburuaren 2018ko irailaren 26ko Ebazpena jakinarazteko, honako hauei jarraikiz: LPACren Legearen 25.2 artikulua eta Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araudia onartzen duen maiatzaren 3ko 170/1994 Dekretuaren 41.3 artikulua.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2018ko urriaren 11.
Segurtasuneko sailburuordea,
JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.
RSS