Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2018ko azaroaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5452

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita formalizatu dela, Bilboko (Bizkaia) Arangoitiko zuzkidura-bizitegiko eraikinaren inguruan, 130.02 egikaritze-unitatea urbanizatzeko obren 2.1 fasea burutzeko obren kontratua (Espedientea: 002/2018).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: 002/2018.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Bilboko (Bizkaia) Arangoitiko zuzkidura-bizitegiko eraikinaren inguruan, 130.02 egikaritze-unitatea urbanizatzeko obren 2.1 fasea burutzeko obrak.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Bilboko (Bizkaia) Arangoitiko 130.02 egikaritze-unitatea.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta laurogeita zortzi mila bostehun eta berrogei euro eta hamasei zentimo (188.540,16), gehi hogeita hemeretzi mila bostehun eta laurogeita hamahiru euro eta berrogeita hiru zentimo (39.593,43), BEZari dagozkionak; orotara, berrehun eta hogeita zortzi mila ehun eta hogeita hamahiru euro eta berrogeita hemeretzi zentimo (228.133,59).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2018ko ekainaren 19a.

b) Esleipenduna: Gaimaz, Infraestructuras y Servicios SA.

c) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hirurogeita hamasei mila berrehun eta hirurogei euro eta hirurogeita hamazazpi zentimo (176.260,77), gehi hogeita hamazazpi mila eta hamalau euro eta hirurogeita hamasei zentimo (37.014,76); orotara, berrehun eta hamahiru mila berrehun eta hirurogeita hamabost euro eta berrogeita hamahiru zentimo (213.275,53).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2018ko ekainaren 28a.

b) Kontratista: Gaimaz, Infraestructuras y Servicios SA.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 26a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala