Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2018ko azaroaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5451

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita obra-kontratu hau formalizatu dela: Bergarako 4. sektorearen urbanizazio-obren 2. fasea egiteko obra-kontratua (Gipuzkoa) (Espedientea: 011/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: 011/2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Bergarako 4. sektorearen urbanizazio-obren 2. fasea egiteko obrak (Gipuzkoa).

b) Loterik: ez.

c) Tokia: Bergara (Gipuzkoa).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait irizpide.

4.– Lizitazioaren aurrekontu-oinarria: bostehun eta hiru mila berrehun eta berrogeita hamar euro eta berrogeita zazpi zentimo (503.250,47), BEZari ehun eta bost mila seiehun eta laurogeita bi euro eta hirurogei zentimo (105.682,60) dagozkio; beraz, guztira, seiehun eta zortzi mila bederatziehun eta hogeita hamahiru euro eta zazpi zentimo dira (608.933,07).

5.– Esleipena.

a) Data: 2018ko maiatzaren 9a.

b) Esleipenduna: Ferrovial Agromán SA.

c) Esleipenaren zenbatekoa: laurehun eta berrogeita hamabost mila eta hogeita hamalau (455.034) euro, BEZari laurogeita hamabost mila bostehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hamalau zentimo (95.557,14) dagozkio. Horrenbestez, guztira bostehun eta berrogeita hamar mila bostehun eta laurogeita hamaika euro eta hamalau zentimo (550.591,14).

6.– Formalizazioa:

a) Data: 2018ko maiatzaren 31.

b) Kontratista: Ferrovial Agromán SA.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 26a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala