Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2018ko azaroaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5450

EBAZPENA, 2018ko urriaren 24koa, Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Euskadiko Hortz Protesietako Teknikarien Elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan espedientea hasi da Euskadiko Hortz Protesietako Teknikarien Elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea dela-eta –elkartearen idazkariak aurkeztua–. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Zenbait dokumentu aurkeztu dira 2018ko apirilaren 19an, aipatutako enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuak berak gordailutu daitezen eskatzeko.

Bigarrena.– Eskabidearekin lotutako errekerimenduak egin ziren apirilaren 26an eta irailaren 10ean, eta behar bezala bete zen 2018ko urriaren 2an.

Hirugarrena.– Aurkeztutako agiriak bat datoz Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta, aurkeztutako agirien artean, hauek daude: gordailutze-eskabidea; estatutuak aldatzeko erabakia hartu duen batzar orokorraren akta; estatutu aldatuak eta sinatzaileen identitatea egiaztatzeko agiriak.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da; horrenbestez, gordailutzeko onartu behar dira estatutuak aldatzeko erabakiari dagokion dokumentazioa eta estatutu aldatuak, eta horren berri eman.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea Euskadiko Hortz Protesietako Teknikarien Elkartearen estatutuen aldaketaren akta eta elkarte horren aldatutako estatutuak gordailutzea.

Bigarrena.– Agindua ematea gordailutze hori argitara dadin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita aurkaratu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 24a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala