Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2018ko azaroaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5449

EBAZPENA, 2018ko urriaren 26koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2018ko urtean itsas kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko deialdiko laguntzen balorazio-batzordeko kideen izendapena.

Aztertuta geratu da itsas kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko 2018ko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urriaren 17ko Agindua.

Agindu horren 14. artikuluaren arabera, balorazio-batzordearen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Ondorioz, hauxe,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– Abdona Gil Abad andrea, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.

– Armando Llamosas Rubio jauna, Kultura Ondarearen teknikaria; batzordeko idazkaria izango da.

Eta itsas kultura-ondarearen arloan entzute handia duten bi pertsona:

– Xabier Alberdi Lonbide jauna.

– Juan Antonio Apraiz Zallo jauna.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 26a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala