Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2018ko azaroaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5440

IRAGARKIA, 2018ko urriaren 16koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da «Aduna TAE» izeneko 132/30/13,2 kV-ko Transformazio Azpiestazioaren erreforma-proiektua, Adunako udalerrian.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan (2013-12-27ko BOE) eta goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegia eta ITC-RAT 01etik 23ra arteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan (2014-06-09ko BOE) ezarritakoarekin bat etorriaz, jendaurrean jartzen da administrazio-baimena eta burutzapen-proiektua eskatzen den instalazio elektrikoaren proiektua.

Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU; egoitza, dagozkion jakinarazpenetarako: Bilboko San Adrián 48 etorbidean.

Erreferentzia: ATY-2018/176.

Kokapena: Aduna udal-mugartea.

Helburua: 132 kV-ko sistema eraberritzea, instalazioaren fidagarritasuna eta segurtasuna hobetzeko.

Aurrekontua: 265.889,2 euro.

Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau. Espedientea aztergai egongo da Donostiako Easo kaleko 10ean, hor baitago Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, eta dagokion udaletxean. Bulego horretan aurkeztu ahal izango dira egokitzat jotzen diren alegazioak, bi aletan, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donostia, 2018ko urriaren 16a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala