Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2018ko azaroaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
5420

154/2018 DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6, eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2018ko urriaren 30ean gindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– María Dorronsoro Iraeta andrea Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari kargutik kentzea, erretiroa hartuko duelako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko urriaren 30ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala