Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2018ko azaroaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ELORRETA, S.COOP. EN LIQUIDACIÓN
5419

IRAGARKIA, Elorreta, S.Coop. kooperatiba-sozietatea –likidazioan– desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

2018ko irailaren 18ko 18:00etan, 2. deialdian, Elorreta, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen –likidazioan– ezohiko batzar orokorra egin zen, kooperatibaren egoitzan (Iturriotz kalea 11 behea, 20500, Arrasate, Gipuzkoa). Kooperatiba osatzen duten 36 bazkideetatik 16 agertu ziren batzarrera, eta, han, honako erabaki hauek hartu ziren aho batez:

ERABAKIAK

«Elorreta, S.Coop. kooperatiba-sozietatea –likidazioan– desegitea eta likidatzea».

«Kooperatibako administratzaileak kargutik kendu eta Xabier Gonzalez Pagaldai jauna izendatzea kooperatibaren likidatzaile bakar, sozietatearen estatutuen 44. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluak ezarritakoaren arabera.»

«Aho batez onartzea 2018ko irailaren 18an itxitako likidazioaren hasierako balantzea».

«Aho batez onartzea Elorreta, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen –likidazioan– ondare-egoeraren azken balantzea».

«Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua. Proiektu hori Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera egin da. Hona hemen proiektuaren funtsa:

«Elorreta, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen –likidazioan– ondasunak ez dira banatu behar, horien kopurua 0,00 eurokoa baita; hori guztia Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoari jarraituz».

«Ezohiko batzar orokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».

Ezohiko batzar orokorreko akta batzarraren amaieran onartu zen, eta likidatzaile bakarrak izenpetu zuen egun horretan bertan, 19:30ean.

Jasota geratu da erabaki horiei dagozkien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren egoitzan.

Arrasate, 2018ko irailaren 28a.

Kargua uzten duen idazkaria eta likidatzaile bakarra:

XABIER GONZALEZ PAGALDAI.


Azterketa dokumentala