Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2018ko azaroaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5412

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita formalizatu dela, Bilbon (Bizkaia), Txurdinagako 316.01 jarduera-eremuko P3 lurzatian 72 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko exekuzio-proiektua idazteko eta zuzendaritza fakultatiboa egiteko zerbitzuaren kontratua.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko zerbitzu-zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: 025SV/2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Bilbon (Bizkaia), Txurdinagako 316.01 jarduera-eremuko P3 lurzatian 72 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko exekuzio-proiektua idaztea eta zuzendaritza fakultatiboa egitea.

b) Loteak: ez.

c) Burutzeko lekua: 316.01 jarduera-eremuko P3 lurzatia, Txurdinaga, Bilbao (Bizkaia).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: bostehun eta hogeita sei mila eta berrehun (526.200,00) euro, gehi ehun eta hamar mila bostehun eta bi (110.502,00) euro BEZari dagozkionak; orotara, seiehun eta hogeita hamasei mila zazpiehun eta bi (636.702,00) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2018ko ekainaren 4a.

b) Esleipenduna: UTE Saitec S.A./Rofer 95 S.L.P.

c) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta hamabost mila zazpiehun eta hogei (315.720) euro, gehi hirurogeita sei mila hirurehun eta bat euro eta hogei zentimo (66.301,20) BEZari dagozkionak; orotara, hirurehun eta laurogeita bi mila eta hogeita bat euro eta hogei zentimo (382.021,20).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2018ko ekainaren 29a.

b) Kontratistak: UTE Saitec S.A./Rofer 95 S.L.P.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala