Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2018ko azaroaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5409

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 40/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 40/2018 prozedura arrunta bideratu da, kontratua suntsiarazteari buruz eta diru-zenbateko bat erreklamatzeko, P y E. M. y G. SL–k eskatuta, Construcciones Eskiña, SA–ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

148/2018 EPAIA

Epailea: Ana Perez Bobadilla.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hemezortziko urriaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: P. y E. M. y G. SL.

Abokatua: Eduardo Araolaza Olano.

Prokuradorea: Nuria Vega Suarez.

Alderdi demandatua: Construcciones Eskiña, SA (auzi-ihesean).

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Durangoko eta bere barrutiko lehen auzialdiko eta instrukzioko 2 zenbakiko epaitegiko epaile Ana Pérez Bobadillak ikusi eta entzun du kausa hau, 40/2018 zenbakiko judizio arrunta, honako hauek alderdi izanda: demandatzailea Nuria Vega Suárez prokuradorea, P. y E. M. y G. SL–ren izenean eta hura ordezkatuz, Eduardo Araolaza letraduak lagunduta, Construcciones Eskiña, SA demandatuaren aurka, zeina auzi-ihesean baitago, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, kontratua suntsiarazteko egintza gauzatuz. Horrela, Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Partez baiesten dut Nuria Vega Suárez prokuradoreak P. y E. M. y G. SL-ren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, Construcciones Eskiña, SA demandatuaren aurkakoa (auzi-ihesean dago). Horrenbestez, aipatutako merkataritza-enpresa demandatua kondenatzen dut honako hauek ordaintzera alderdi auzi-jartzaileari: 30.000 euroko printzipala gehi berandutzako legezko interesak (hirugarren oinarrian aipatuak), 2017ko abenduaren 4tik aurrerakoak, hargatik eragotzi gabe Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan ezarritakoa; prozesuko kostuak ez dira berariaz ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4762 0000 04 0040 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitaratzea: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaileak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta, nik, Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, horren fede ematen dut Durangon (Bizkaia), 2018ko urriaren 16an.

Construcciones Eskiña, S.A. demandatuari jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Durangon (Bizkaia), 2018ko urriaren 16an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala