
211. zk., 2018ko azaroaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (259 KB - 8 orri.)
- EPUB (321 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5400
EBAZPENA, 2018ko urriaren 15ekoa, Plangintza eta Antolaketa zuzendariarena, zeinaren bidez erabakia hartzen baita Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta diru-laguntzak emateko Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei.
Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 29ko Aginduak (2018ko ekainaren 11ko EHAA), bere III. kapituluan arautzen du EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei 2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena ematea eta horiek finantzatzeko diru-laguntzen programa.
Ebaluazio-batzordeak, aipatutako martxoaren 29ko aginduaren 14. artikuluak ezartzen dituen irizpideetan oinarrituta, ikastetxeek aurkeztutako prestakuntza-ekintzak aztertu eta proposamena egin zuen. Proposamen hori ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxeei bertan zehazten diren prestakuntza-ekintzak egiteko baimena ematea, eta prestakuntza-ekintza horiek antolatzeko eta garatzeko dagokien diru-laguntza ematea.
Bigarrena.– II. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxeei bertan zehazten diren prestakuntza-ekintzak egiteko baimena ematea, baina diru-laguntzarik gabe, aurrekontu-kreditua agortu delako.
Hirugarrena.– III. eranskinean agertzen den ikastetxeari bertan zehazten diren prestakunta-ekintzak egiteko baimena eta finantzaketa ukatzea, maiatzaren 29ko Aginduaren 9.1 artikuluan ezartzen den baldintza ez betetzeagatik.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 15a.
Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,
NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.
RSS