Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2018ko azaroaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BILBAO EKINTZA E.P.E.L
5390

IRAGARKIA, Bilbao Ekintza EPELen 2018ko enplegu publikoaren eskaintzaren onespena iragartzekoa.

Entitatearen 2018ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi dela iragarri nahi da. Hain zuzen ere, barne sustapeneko prozeduren bitartez eskainiko diren hiru lanpostu betetzean datza. Bete ezean, txanda irekian eskainiko dira.

Nazioartekotze teknikari izateko lanpostu bat (1).

Kanpo Sustapen eta Marketineko teknikari izateko lanpostu bat (1).

Kontratazioko teknikari juridikoa izateko lanpostu bat (1).

2018ko enplegu publikoaren eskaintzaren onespenaren iragarkiaren datu guztiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira (203. zenbakia), 2018ko urriaren 22koan.

Bilbao, 2018ko urriaren 10a.

Zuzendari nagusia,

NORA SARASOLA IRIZAR.


Azterketa dokumentala